Konposta eskuratzeko aukera, astearteko Merkatu Azokan

Aiurri 2022ko urr. 16a, 09:51

Lorategirako edota baratzerako behar duenak asteartean eskuratzeko aukera izango du, 10:00etatik 13:30etara jarriko duten informazio puntu berezian.

Birziklapenaren puntu berezia jarriko du Udalak, merkatu plazan. Urriaren 18koa lehen saioa izango da, eta abenduaren 3rako Zumea plazan beste hitzordu berria iragarri dute.

Udalak zabaldu duen oharrean hauxe banatuko du Udalak: “Lau kg inguruko zakutxo itxiak izango dira, kalitate gorenekoa, Gipuzkoako konposta markarekin Bergarako konpostaje-plantan egindakoa. Konpostari askotariko erabilera eman dakioke, hala nola: etxeko landareen lurrarekin nahasteko, lorategirako, baratzerako… Ez dago aurrez erreserbarik egin beharrik, bertara joatea besterik ez. etxeko landareen lurrarekin nahasteko, lorategirako, baratzerako…".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!