50 urteko kintoek bilkura egin zuten

Aiurri 2022ko urr. 17a, 10:36

1972an jaiotako andoaindarrek bilkura egin zuten larunbatean. Mende erdiko bizitza elkarrekin ospatzeko, Goikoplazan bildu ziren eguerdian, eta poteoa egin ostean, Gaztañaga jatetxean bazkaria egin zuten giro ederrean. OHO hezkuntza sistemako kumeak dira guztiak ere, eta Andoainen sei ikastetxetan egin zituzten lehenbiziko ikasturteak: Milagrosa, Berrozpe, La Salle, Aita Larramendi Ikastola, Ondarreta eta Leitzaran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!