Folkloreaz gozatzeko aukera, igande honetan

Aiurri 2022ko urr. 18a, 11:00

Urki dantza taldeak Haurren Euskal Jaialdiaren edizio berria antolatu du. Igande honetan izango da, egun osoan zehar ospatuko dena. Goikoplaza bilakatuko da jaialdi nagusiaren eta erromeriaren gune.

Urriak 23, igandea
Egitaraua

10:30 Taldeen bilkura Goikoplazan. Hortik abiatuta, lau ibilbide egingo dira udalerrian zehar. Ibilaldian zehar Andoindarra, Belkoain Berri, Irunberri, Peña Santa Krutz eta Zumeatarra elkarteetan harrera egingo diete dantzariei.

12:45 Jaialdi nagusia Goikoplazan. Ondoren bazkaria herriko ikastetxeetako jangelatan.

17:00 Bertsolarien agurraren ostean, euskal festa Goikoplazan. Plaza dantzak Malkogarriyak taldearen eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!