Bakarrik bizi diren adineko pertsonen etxeetan lapurretak egiten ari direla ohartarazi du Udaltzaingoak

Aiurri 2022ko urr. 18a, 12:13

Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailetik joaten direla argudiatuz, etxebizitzan sartzea lortzen dute, egileetako batek egoiliarra entretenitzen duen bitartean, bestea etxean sartzen da detektatu gabe, eta baliozko objektuak lapurtzen dituzte.

Herritarrei jakinarazi nahi diete Udaleko sailen bateko helbideren batera joan behar badute, bisita egin aurretik interesdunarekin harremanetan jarriko direla. Txirrina jotzen badute eta susmoren bat edukiz gero, atea ez irekitzeko eta Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko gomendioa zabaldu dute, 092 edo 943 30 08 19 telefonoetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!