Hormaren kontra jo eta horma zatia bota du lurrera. Metro batzuk lehenago, edukiontzi bat kolpatu du Juan Bautista Erro kalean.
Istripua gertatu da Bastero aurrean. Goikoplazarako norabidean zihoan auto batek Juan Bautista Erro kaleko edukiontzi bat jo eta segidan Ondarreta ikastetxeko hormaren kontra talka egin du. Autoan zihoazen bi pertsona onik atera dira.
Hormaren kontra jo eta horma zatia bota du lurrera. Metro batzuk lehenago, edukiontzi bat kolpatu du Juan Bautista Erro kalean.