Ahobizi eta Belarriprest dira Euskaraldiko rolak, eta batera edo bestera aritzeko aukera izango dugu azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Euskaraz aritzeko guneak behar direla-eta, Euskaraldiak Ariguneak izeneko guneak egokitzeko gonbitea luzatu die erakunde eta enpresei. Iaz abiatu zen ekimena eta hirugarren edizio honetan jarraipena izango du.
Euskaraldia abiatzeko hilabeteren faltan lan eredugarria egin dute. Euskaraldia noiz abiatu zain, dagoeneko prest daude.