Goiz partean, honako taldeak ibili dira Andoaingo kaleetan barrena: Iruñeako San Jorge-Sanduzelaiko Erraldoi txikiak; Gasteizeko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko txistulari eta esku-soinulari gazteak; Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldea; Lizarra, Oion eta Debako Gaiteroak; Arkaitz Añorgako dantzariak; Azkaingo Kornelio musika eskola; Getxoko Itsas Argi dantza taldea; Hernaniko eta Andoaingo bertso eskola; Andoaingo trikitilari eskola; eta, Urki dantza taldea. Argazki-bilduma eta hainbat bideo, ikusgai:
Lehenbiziko saioa egin ostean, herriko hainbat elkarteetan (Andoaindarra, Belkoain Berri, Irunberri, Peña Santa Krutz eta Zumeatarra) harrera egingo diete eta bertan hamaiketakoarekin gozatu ahal izan dute guztiek ere.
12:45etan, berriro Goikoplazan bildu, eta bertan jaialdi nagusia ospatu dute. Ondoren bazkaria herriko ikastetxeetako jangelatan egin dute.
Arratsaldean, bertsolarien agurraren ostean, euskal festa plaza dantzekin ospatu dute Malkogarriyak taldearen eskutik, Goikoplazan bertan.