Oroimenaren eguneko ekitaldian parte hartzeko deia luzatu du Elkarbizi taldeak

Aiurri 2022ko aza. 3a, 19:15
2019ko ekitaldia.

Indarkeriaren biktimak gogoratzeko ekitaldia datorren azaroaren 10ean izango da Andoainen, iluntzeko 19:00tan hasita.

ELKARBIZI: OROIMENAREN EGUNA OSPATZEKO DEIALDIA
"Aurtengo Oroimenaren Eguna datorren ostegunean izango da, azaroaren 10ean. Urtero bezala, bailarako Elkarbizi taldeak Andoainen antolatu dugu indarkeriaren biktimak gogoratzeko izendatu den egun horren ospakizuna. Datorren asteazkenean, beraz, arratseko 7retan Lopez de la Calle parkean dagoen ‘Askatasunari’ eskulturaren aurrean biltzeko deia egiten diegu inguruko herritarrei".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!