Elkarretaratzea egin dute Antex Fibres enpresan, hildako eta larriki zauritutako bi langileen harira

Mikel Arberas 2022ko aza. 4a, 12:47

ELA Sindikatuak gogor salatu du enpresaren jarrera eta langileen lan baldintzak, azken astean, Ivan Sevillano Vallejo lan istripuan hil eta beste langile bat larriki zauritu ostean. Gauzak horrela, ELA eta LAB sindikatu ordezkariak, langileak eta senitartekoak bertaratu dira.

Honako ohar hau zabaldu du ELA Sindikatuak eta egoeraren larritasuna azpimarratu du:

Joan den astean, Urriaren 26an, Andoaingo Antex Fibres S.L. enpresa katalanean lan istripu larri bat gertatu zen. Langilea makinak harrapatu zuen eta UCIan ingresatu behar izan zuten. Hiru egun geroago, Urriaren 29 eguerdian, beste langile bat makina batek harrapatu eta hil egin da.

Ikerketa martxan dagoen bitartean, dena argitu arte produkzioa etenda geratu da. Lan heriotza hori dela eta, ELAk ikerketa sakona eskatu du berriro, ezbeharraren arrazoiak eta erantzukizunak zehazteko.  

Onartezina diren gertari hauek salatzeko eta patronalari langileen segurtasunaren aurrean etekin ekonomikoa lehenesteari utzi behar diola salatzeko, Azaroaren 4ean, ostirala, goizeko 11:00tan elkarretaratzea deitu da enpresaren aurrean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!