"AT sistemaren bidez ibilgailu arinek A-636 autobidean soilik ordaintzen dute, eta ez da aurreikusten N-I eta A-15 errepideetan kotxeei peajea jartzea"

Aiurri 2022ko aza. 4a, 13:42

Bidegi arkuak jartzen ari da N1 eta A15 bi errepideetako irteera-sarrera guztietan. Ohar bidez zabaldu duten adierazpenaren arabera: "Bi errepide horietan urtarrilean abian jarriko den kanona ibilgailu astunentzat soilik izango dela; 3,5 tonatik gorako kamioiek bakarrik ordaindu beharko dute bidesaria".

Datorren urtarrilean N-I eta A-15ean abian jarriko den peajea soilik kamioientzat izango dira

Datorren urtarrilean N-I eta A-15 autobidean martxan jarriko den bidesaria arautzeko Bidebi foru agentzia free flow teknologian oinarritutako AT sistema muntatzen ari da, ibilgailuak gelditu gabe kobratzea ahalbidetzen duen sistema.

Herritarren zalantzak usatze aldera, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitu nahi du bi errepide horietan urtarrilean abian jarriko den kanona ibilgailu astunentzat soilik izango dela; 3,5 tonatik gorako kamioiek bakarrik ordaindu beharko dute bidesaria.

Gaur egun AT sistemaren bidez ibilgailu arinek A-636 autobidean soilik ordaintzen dute, eta ez da aurreikusten N-I eta A-15 errepideetan kotxeei peajea jartzea.

Free-flow teknologiak ibilgailua gelditu gabe kobratzea ahalbidetzen du. Multzo osoa, Etzegaraten (N-I), Andoainen (N-I), Astigarragan (A-15), Ordizian (N-I), Tolosan (N-I), Lasarte-Orian (N-I) eta Belabietan (A-15) egongo diren 7 arkupe nagusi eta bi errepideetako irteera-sarrera guztietan zehar kokatuko diren 109 arku erdi edo banderolaz osatuta egongo da.

Arkupeek ia 30 metro luzeko egitura eta guztira 16 tonatik gorako pisua dute. Horietako bakoitzak matrikulak irakurtzeko eta ibilgailuaren jarraipena egiteko argi infragorridun 12 kamera izango ditu, 6 noranzko bakoitzean, eta 12 antena, TAG gailuak irakurtzeko eta ibilgailuak kokatzeko, 6 noranzko bakoitzean. Era berean, 6 detektagailu izango dituzte ibilgailuak bolumenaren arabera sailkatzeko; horrelako 3 egongo dira noranzko bakoitzean.

Arkupeen egiturari esker, irakurketa ekipo guztiak mantendu ahal izango dira, trafikoari eragin gabe. Horretarako, alboetatik sartzeko sistema bat, tranpol eraisgarriak eta gailuetarako jasotze garabiak erabiliko dira.  

Beso bakarreko 109 arkuek TAG gailuetarako irakurgailu bat izango dute. Arkupe horietatik 20k A-15 autobiako udalerrien loturak, sarrerak eta irteerak kontrolatuko dituzte, eta beste 89k N-I errepidearen trazatuan daudenen sarrerak eta irteerak. Arkupeak eta beso bakarreko arkuak 32 lekutan jarriko dira Gipuzkoan N-I eta A-15 errepideen trazatuan zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!