Finalisten berri eman du Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien epaimahaiak

Aiurri 2022ko aza. 8a, 09:24
2018ko sari banaketa ekitaldia

Sari banaketa ekitaldia datorren azaroaren 30ean izango da, Bastero Kulturgunean. Gaurkoan zortzi finalisten berri eman dute, kazetaritza eta komunikazio atalekoak. Ekitaldi berean omenduko dituzte Elixabete Garmendia kazetaria eta Patxi Baztarrika RAKS sariketaren sustatzaileetakoa.

Kazetaritza saria

  • Amaia Lekunberri Ansolak ekoitzitako Anorexia, bestelako gerturapen bat. Zer dio jateari uzten dionak, jateari uzten dionean? izenburuko Larrun monografikoa.
  • ETBren ASKE BIZI dokumentala.
  • Miel A. Elustondok BERRIA egunkarian argitaratutako Tonban ehortzirik erreportaje sorta.
  • ETBren BIBA ZUEK magazina.

Komunikazio saria

  • enpresabidea.eus webgunea.
  • Aiaraldea komunikazio proiektua.
  • Aiora Probatxoak Youtuben duen jarduera.
  • aikotaldea.eus, Aiko Dantza taldeak sorturiko komunikazio proiektua.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!