Andoain Euskaraldia'22

Kantu bazkaria antolatu du Andoaingo Batzokiak, Euskaraldiarekin bat eginez

Aiurri 2022ko aza. 8a, 11:51

Datorren azaroaren 19an izango da, eta azaroaren 14ra bitarte izena emateko aukera dago. Iñaki Eizmendi kantariak abestuko du, Mikel Urdangarin Castrok lagunduta.

Bazkaria aparta izango da, menua ikustea besterik ez dago:

  • Txaka eta otarrainskaz betetako endibiak.
  • Ontto nahaskia.
  • Bakailaoa tomate eta piperrekin.
  • Ijito-beso bizkotxoa.
  • Sagardoa, ardoa  edo ura.
  • Kafea.

Segidan, Eizmendik eta Urdangarinek mahaikideak kantuan jarriko dituzte. Bertan direnek kantu liburuxka izango dute eskura, kantuak bere osotasunean abestu ahal izateko.

Izen-ematea

Kantu-bazkariaren prezioa 35 eurokoa da, eta datorren azaroaren 14ra bitarte izena emateko aukera dago. Hauexek moduak:

  • Batzokiko telefonoa: 943 592 601.
  • WhatsAppa: 635 746 490.
  • E-posta: andoaineajpnv@gipuzko.eus.

 

Batzokiak bat egiteko deia egin du:
“Animatu zaitezte zuen familiako eta lagunekin kantu-bazkarira, elkarrekin Euskaraldia indartsu has dezagun Batzokian”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!