Adrian Arellanok Worldskills2022 lehiaketan parte hartu du, Hego Korean

Aiurri 2022ko aza. 9a, 09:54

Andoaindarrak informazioaren teknologiako sare-sistemen administrazioko kategorian parte hartu du, eta 16. postua lortu du sailkapenean.

Mundu mailako ikaslerik onenak biltzen dituen Worldskills txapelketan parte hartu du urrian Adrian Arellano andoaindarrak, Hego Korean. Informatika alorreko mundu mailako txapelketa Hego Koreako Goyang hirian jokatu da urrian, zortzi modalitate edo skills delakoetan banatuta: hala nola, zibersegurtasuna, web garapena, App garapena edota 3D jokoetako artea.

Betebehar horietako bakoitzean lortutako puntuak batu ostean, Wonyeong Park korearra izan da garaile, 748 puntu eskuratuta. Andoaindarra 16. postuan sailkatu da, 687 punturekin, bikaintasunaren garaikurretatik oso hurbil.

Esanak esan, oso pozik itzuli da Arellano: “Oso aberasgarria izan da, asko ikasteko aukera izan dut”. Txapelketa bat baino gehiago ere badela nabarmendu du: “Antzeko interes eta zaletasunak dituen jendea ezagutzeko aukera izan dut, elkar-trukerako aukera izan da”. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!