Otietan landa-turismoko aterpetxea zabaltzeko hitzarmena sinatu du Udalak

Aiurri 2022ko aza. 10a, 12:02

Ottietta Leizaran S.L enpresarekin hitzarmen sinatuta, merkataritza-baltzuak Otietako indarretxe zaharraren eraikinean ostatu -eta jatetxe- jarduera ezartzeko beharrezkoak diren hirigintza-tresna guztiak bideratzen hasi da.

Maider Lainez alkateak, “hitzarmen honen bidez turismo kontrolatuaren eta jasangarriaren aldeko apustua egiten dela" nabarmendu nahi izan du, Leitzarango ingurune naturala zaintzeko xedearekin.

Gipuzkoa osoko eta Euskadiko gainerako ikasleek Andoainera hurbiltzeko aukera izango dutela adierazi du Lainezek, bailara ezagutzeko eta bertatik bertara bizi diren espezie bakarrak eta babestuak ikusteko; hala nola, bisoi europarra, Pirinioetako muturluzea edo haltzadia.

Jose Luis Verdasco zinegotziak nabarmendu duenez, “ostatu-jarduera landa-inguruneko turismo-ostatuaren ereduari egokitu beharko zaio, zehazki landa-turismoko aterpetxe gisakoari, turismo-aterpetxeak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Dekretuaren arabera. Otietako indarretxe zaharrean egingo den eraikinaren egiturari esker, ikasle-taldeek edo antzekoek gure harana ezagutzeko eta ingurune natural batean ostatu hartzeko aukera izango dute”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!