Biktimak omendu ditu Elkarbizi taldeak

Jon Ander Ubeda 2022ko aza. 10a, 20:46

Biktimen nazioarteko egunean, Elkarbizik ohikoa zuen omenezko ekitaldia berreskuratu du Andoainen. Mikel Arregik adierazpena egin du, eta minutuko isilunearen ondoren lore eskaintza egin dute. Mari Paz Artolazabal biktimak parte hartu du ekitaldian.

Haiekin batera PSE-EEko, EAJ-PNVko eta Podemos Ahal Dugu alderdietako ordezkariak. Ohi bezala, hainbat herritarrek parte hartu dute ekitaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!