Su ikusgarria piztu da Belabi kalean, edukiontzi bat erre ostean

Jon Ander Ubeda 2022ko aza. 12a, 06:51

Sutea handi samarra izan da, baina minutu gutxira itzali dute. Haizearen laguntzaz kea eta erre usaina berehala zabaldu dira. Chevrolet markako ibilgailu batek kalteak izan ditu kotxearen aurrealdean. 

Udaltzaingoa gertaera ikertzen ari da, ea nahita eraginda izan ote den argitzeko. Sutea piztu orduko laguntza ematen aritu dira Zumea plazan dagoen supermerkatu handiko langileak.

Egoera kontrolpean zela iritsi da Ertzaintza, eta minutu gutxira suhiltzaileak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!