N1 ANDOAIN A15

C2 egitasmoaren eragina hizpide izan duen bisitaldi gidatua

Jon Ander Ubeda 2022ko aza. 13a, 21:06

C2ak kaltetutako plataformak antolatuta, eta Iñaki Perez de Eulatek gidatuta, ibilbidea izan da gaurkoan. Aita Larramendi ikastolatik abiatu eta Karrikan amaitu da. Katramilako kideek amaiera eman diote jardunaldiari.

Astebete da, eta hilabetea igaro dela dirudi. Zortzi eguneko epean C2ak kaltetutako plataformak jendetza batu du Basteron, agerraldia egin du Batzar Nagusietan eta ibilbide gidatua antolatu du. Eta guztietara jende kopuru nabarmena erakartzeko gaitasuna erakusten ari dira.

Aita Larramendi ikastolako instalakuntzatan kutsadurak eta zaratak sortzen duten kalteaz ohartarazi dute. Langara zubian, berriz, Andoaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan jasotako garapenak hizpide izan dituzte. C2a martxan jarriz gero, adierazi dutenez, udalerrian zaildu egingo litzateke hiri jasangarria izatea etorkizunean. Espigoian eta Zumea kalean urak sor ditzakeen arriskuaz ohartarazi dute. Karrikan eman diote amaiera, han ere zaratari lotutako afekzioa oso handia izango litzatekeelako.

Jardunaldia Katramila antzerki taldearen saiotxoarekin amaitu da.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!