Andoain Euskaraldia'22

Ekimen sorta zabala Andoainen, datozen egunetan

Aiurri 2022ko azaroaren 15a

Eizmendi Batzokian kantari ariko da.

Kontzertua, bazkari musikatua, bertso afaria... askotariko hitzorduak antolatuko dira, Euskaraldiaren harira.

Hona, laburbilduta, datozen egunetarako egitaraua:

Azaroak 17, osteguna.19:00.
Pintxopote musikatua

Kalez kale eta tabernaz taberna, solasean aritzeko aukera izango da. Iluntzea girotzeko bi musika taldeko ariko dira, zuzenean.

Azaroak 18, ostirala. 19:00.
Gari & Maldanbera

Hertzainak taldeko kantari ohiak zuzeneko disko berria aurkeztuko du Bastero Kulturgunean. Kultura lansailak eta Euskaraldiak elkarrekin antolatutako emanaldia izan da.

Azaroak 19, larunbata. 14:00.
Kantu bazkaria

Batzokiak antolatuta, bazkaria eta kantaldia Euskaraldiarekin bat eginez. IÒaki Eizmendi kantariak abestuko du, Mikel Urdangarin Castrok lagunduta. Menua, 35 eurotan, honakoa da: Txaka eta otarrainskaz betetako endibiak, ontto nahaskia, bakailaoa tomate eta piperrekin, ijito-beso bizkotxoa, sagardoa, ardoa  edo ura, kafea. Datorren azaroaren 14ra bitarte izena emateko aukera dago. Hauexek moduak: Telefonoz (943 592 601); whatsappez (635 746 490) eta e-postaz (andoaineajpnv@gipuzko.eus).

Abenduak 2, ostirala. 20:30.
Bertso afaria

Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia bertsolariak kantuan ariko dira Santa Krutz elkartean. Bertso afariaren prezioa 35 eurokoa da. Izena emateko bi moduak: Emailez (santakrutz@gmail.com), edo astelehenetan 19:00tatik aurrera elkartera hurbilduta.

Abenduak 4, larunbata. 19:00.
Antzerkia

"Ez dok ero desentxufatuta" antzezlana, Bastero Kulturgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!