Lehen bi sailkatuen arteko partida, Usurbilen

Aiurri 2022ko azaroaren 17a

Ligako lehen zazpi jardunaldiak igaro ostean, garaitezin jarraitzen du Leizaran jubenil mailako taldeak. Azken jardunaldian iritsi zen berdinketa, Ereintzaren aurka lortutakoa (32-32). Sailkapenean bigarren postuan daude 13 punturekin.

Ligari, beraz, maila bikainean ekin diote. Liderra Usurbil da, eta hain zuzen han jokatuko dute larunbat honetan (13:00).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!