Andoaingo Euskaraldiaren bulegoa ZASAko lokalean dago, Kale Nagusiko 33. zenbakian. Astegunetan, asteazkenetik ostiralera irekiko da, 17:30-20:00 bitartean. Euskaraldiko produktuak izango dira salgai: jertseak, kamixetak, poltsak, eta kaleak apaintzeko banderak. Eta, nola ez, ahobizi eta belarriprest txapak.