Hirugarren edizioan beste modu batera lan egiteko erabakia hartu zen. Hasteko eta behin, ditxosozko pandemia gainditu izanak kalean aritzea ahalbidetzen zuelako. Horrexegatik udaberrian ekin zion Larramendi Bazkunak sentsibilizazio lanari.
Maiatza | "Euskaraldiaren Txokoa"
Ekimen berria abian jarri zen, auzoko jaietan haurrei begirako aisialdi ekitaldia eskainiz. Santa Krutz jaietan eta Kaletxikiko, Karrikako, Etxeberrietako, Goiburuko eta Buruntzako jaietan Kili-Kolo kooperatiba izan zen ekimenaren dinamizatzailea, Larramendi Bazkunarekin lankidetzan.
Ekaina | Lantaldea osatzeko aurkezpen bilera
Sanjuanak amaitu eta biharamunean, herri bilera deitu zen Bastero Kulturgunean, eta, bertan, Andoaingo Euskaraldiaren batzordea martxan jarri zen. Lehen helburua irailera begira jarri zen.
Iraila | Bertso-Afaria Oianumen
Aiurrirekin eta Urnietako Poxta Zahar gazte taldearekin lankidetzan, 200 lagunetik gora elkartu zen Oianumen Maialen Lujanbioren eta Amets Arzallusen bertsoez gozatzeko.
Iraila | Aurkezpen-festa
Bokata-afaria, perkusioa eta DJ saioarekin osatu zen Euskaraldiaren aurkezpen-festa. Euriak agerpena egin bazuen ere, jaia ia bere osotasunean egin ahal izan zen.
Urria | Prestaketa lanak
Arroparen salmenta, ariguneen koordinazioa, norbanakoen izen-ematea... Ainhoa Manterolak zuzendutako batzordeak abiada hartu zuen.