Andoain Euskaraldia'22

Pintxopottotteak jendetza bildu zuen kaleetan zein tabernetan

Aiurri 2022ko aza. 18a, 12:09

Asteetan ikusmira handia sortu du pintxopottotteak, eta, atzokoan, argi geratu zen Andoainen festa nahia zegoela. Eguraldi kaskarra egin zuen arren, jendetza bildu zen kaleetan, lehenik, Burrunba elektrotxaranga entzuteko eta, ondoren, herriko musikariz osatutako Elektropottottez gozatzeko. Andoainen, Euskaraldiari hasiera emateko jai ederra izan zen atzokoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!