Musika egitarau aberatsa osatu dute musika taldeek, Basterora bertaratzen diren musika zaleek kontzertu gogoangarriarekin goza dezaten. Hona kantutegia:
1.- 5. Sinfonia, 1º Mugimendua. (Beethoven).
2.- Euskal Musikaren Gorespena (Jose Uruñuela).
3.- Txoria txori (Mikel Laboa).
4.- Kantaldia (Iñaki Urkizu).
5.- A. Li. Webber: concert celebration (M. Brymer/C. Custer konposaketak).
Lehen obra Bandak bakarrik interpretatuko du, eta hurrengo lauak, berriz, Bandak eta Abesbatzak elkarrekin.
Azpimarragarria da bandako musikariak zein abesbatzako abeslariek egiten duten ahalegina astero-astero entseguekin, eta tarteka, jarraitzaileei eskaintzen dieten kontzertuekin. Igandeko ikuskizuna ere, prestatu dute.
Mikel Emezabalek zuzentzen duen Musika Bandak, edozein musika estilotara egokitzen dela frogatu izan du maiz. Esate baterako, aurtengo Santa Krutz jaietan, “Latin Fest” kontzertua eman zuen Kale Nagusian, eta besteak beste, “Fiesta tropical” pieza interpretatu zuen. Ikusgai, honako bideoan.
Helduen Abesbatza ere, honako bideoan ikusi dezakegu, aurtengo San Juan jaietan, San Martin parrokian, Aita Donostiaren “Illun-abarra” abesten. Abesbatzak Katrin Iturralderen zuzendaritzapean egin du hamar urteko ibilbidea.