Andoaingo Batzokiak ere Euskaraldiarekin bat egin du, kantu-bazkaria antolatuz. Azkar batean saldu ziren txartel guztiak, eta bazkaria eta bazkalostea giro ederrean igaro dira. Eizmendi eta Urdangarin musikarien esanetara, kantuan aritu dira bertaratu diren guztiak. Gonbidatu berezia izan dute, gainera, Egibar buruzagi jeltzalea.