Sapa eta Aperribay familiari buruzko liburua aurkeztuko dute Basteron, datorren ostegunean

Aiurri 2022ko aza. 21a, 07:00
Donostian aurkeztu zuten liburua udaberrian

"La SAPA de los Aperribay" liburuaren egilea hurbilduko da Basterora, ostegun honetan. 19:00etan hasiko da aurkezpen-ekitaldia.

Antimilitaristak EH sareak argitaratu du "La SAPA de los Aperribay" liburua. SAPAren ibilbidea 1935ean abiatu zen Andoainen, eta 1985an hasita Aperribay familia egin zen enpresaren jabe. Antolatzaileek ohar bidez zabaldutakoaren arabera, “Gure ustez oso interesgarria da gure herrian bertan aurkeztea Andoaingo SAPA armagintza fabrikaren azken hamarkadak laburbiltzen dituen liburua. Andoainen ia ehun urteko presentzia duen fabrika delako, batetik. Eta Ukrainako gerrak gaurkotasun handiko gaia bilakatu duelako armagintza, bestetik.

Liburua kritikoa da armagintza sustengatzen duen sistemarekin, “eta produkzio militarra produkzio zibil bilakatzeko proposamena sustatzen du, ez bakarrik SAPAren kasurako, Euskal Herrian armagintzan parte hartzen duten enpresa guztientzako baizik: prozesu hauek ezinbestean aditu eta erakunden bide laguntza eduki beharko dute, beti ere lanpostuak babestu eta langileen eskubideak bermatzeko prozesuak abian jarriz”.

Antonio Escalante liburuaren egilea eta Andoainera etorriko da liburua aurkeztera. Aukezpenaren antolatzaileak AntimilitaristakEH sareko hamar bat talde dira, non Euskal Herri osoko talde antimilitaristak biltzen diren. Tartean daude intsumisioaren bidetik derrigorrezko soldaduska desagertzearen alde egin zuten KEM/MOC eta Kakitzat taldeak, militarismoaren  aurkako emakume taldeak eta baita azken urteotan errefuxiatuen aldeko lanean murgilduta daudenak.

Liburua eskuragarri dago Udal liburutegian, eta baita Andoaingo ohiko liburudendetan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!