Irunberri elkartearen urteurreneko ekitaldiak, larunbatean hasita

Aiurri 2022ko aza. 23a, 10:59
2015ean Irunberri elkartearen aldeko ekitaldi sinbolikoa egin zuten

Pala txapelketa mistoarekin abiatuko dira ospakizunak. Ikastolan jokatuko dira partidak, larunbat honetan. Izen-ematea elkartean bertan egin behar da. Gainerako ekitaldiak hurrengo astean izango dira.

"Irunberriren XXIV. urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu dugu datorren asteetarako. Jende guztiarentzako jarduera ezberdinak izango ditugu, haur, gazte nahiz helduentzat. Gainera, Covid garaiaren ostean elkarteak urteetan bete dituen arlo ezberdinei dagokien jarraipena eman nahi die. Horrexegatik, aurtengo urteurreneko ospakizunari indar berezia eman nahi diogu".

Bazkarirako txartelak elkartean bertan eskuratu behar dira.

Egitaraua

  • Azaroak 26, larunbata: Pala txapelketa mixtoa. 10:00, Ikastolako frontoia.
  • Azaroak 30, asteazkena: Ardo kata. 19:00, Irunberri.
  • Abenduak 1, osteguna: Pintxopote berezia.
  • Abenduak 3, larunbata: Elkartasun eguna: Kontzentrazioa Zumea plazan (12:00); Kalejira (12:30); Bazkaria (14:30); Mexikortxo (17:00), Malkogarriyak (19:00), DJ saioak (22:00).
  • Abenduak 4, igandea: Txokolatea eta ipuin kontaketa. 17:00.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!