Memoria eraikitzen mahai-ingurua, asteazken honetan Basteron

Aiurri 2022ko aza. 23a, 13:16

"Memoria hurbilaren transmisioa belaunaldi gazteei: Hutsuneak eta erronkak". Mahai-ingurua antolatu dute Basteron, Ainhoa Gomez eta Iker Usonen parte hartzearekin. 18:30ean hasiko da, Basteroko ekitaldi aretoan.

Ainhoa Gomez tolosarra da, eta egun Eusko Gazteriaren Kontseiluko bizikidetza teknikaria da. Iker Uson Baketikeko kidea da, eta Andoaingo bizikidetza mahaian parte hartu izan du.

Hauxe da bizikidetza mahaiak antolatu duen lehen jardunaldia. Bigarren hurrengo aastean izango da:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!