Elikagaien bilketa Andoainen, azaroaren 25ean eta 26an

Aiurri 2022ko aza. 24a, 07:36

Andoain herriak bat egingo du Elikagaien Bankuak sortutako kanpaina solidarioarekin. Aurten, bi bilketa-gune egongo dira, BM-n eta Super Amaran. Bilketa azaroaren 25ean eta 26an egingo da bi supermerkatuetan, eta ohikoa denez, dohaintzetarako prestatutako standean boluntarioak egongo dira poltsak banatuz, elikagaiak bilduz eta ordenatuz.

Jarraian, eman daitezkeen elikagaien zerrenda: Arroza, pasta, lekaleak, esnea, galletak, olioa, kontserbak, azukrea, kakao disolbagarria eta haurrentzako elikagaiak.

BM eta Super Amarako bezeroek ere dirua eskudirutan emateko aukera izango dute, kutxatik pasatzean eman nahi duten zenbatekoa adieraziz. Kanpaina honetan parte hartuko duten Andoaingo boluntarioen taldetik, herritar guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera, bakoitzak ahal duena emanez. Elikagaiak erosiz, edo ekarpen ekonomikoa eginez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!