Santa Krutz Peñan egingo den bertso-afariko txartel guztiak saldu dira

Aiurri 2022ko aza. 24a, 09:15

Iker Zubeldia eta Sebastian Lizaso kantuan ariko dira Kale Nagusiko elkartean, Euskararen Egunaren bezperan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, abenduaren 2ko hitzordurako txartel guztiak salduta daude.

Koronabirusari lotutako garai zailak alde batera utzita, Andoaingo Kale Nagusiko Santa Krutz Peña elkarteak garai bateko ohitura berreskuratu du. Andoaingo Euskara lansailaren babesarekin bertso-afaria antolatu du. Datorren ostiralean izango da, 20:30ean hasita. Dagoeneko salmentara atera zituzten txartel guztiak agortu dira. Kantuan ariko dira bertsozaleen artean estimazio handia duten Iker Zubeldia eta Sebastian Lizaso. Belaunaldi ezberdinekoak izanik ere, eskarmentu handikoak dira biak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!