Honatx gida osoa HEMEN. Jarraian, proposamenaren lagin txiki bat:
Nik sinesten dizut
bortxaketaren kultura eta Sanferminetako kasua
Samara Velte (Elkar, Berria, 2019)
Nik sinesten dizut ez da 2016ko sanferminetan gertatutako taldeko bortxaketari buruzko kronika liburu soil bat. Ikuspegi kritiko batetik aztertzen du auzia, eta agerian uzten du nola gurutzatzen diren indarkeria sexistaren hainbat forma kasu bakar batean.
Han ez banengo bezala
Slavenka Drakulic (Pasazaite, 2018)
Narrazioa 1992. urtean girotuta dago, Bosniako gerraren aldirik latzenean, eta gerraren alderdirik izugarrienetako bat erakusten du: emakumeen aurkako bortizkeria.
Carlotaren egunkari urdina
Gemma Lienas (Erein, 2007)
Carlotaren egunkari berri honek gure gizartean ahulenak direnak ditu gogoan, eta horien artean ume eta gazteak bereziki. Beren aurka gurean erabili ohi den indarkeriak kezkatzen du. Familiatik hasi eta lagunartera igaro, handik eskoletara eta bikoteen arteko harremanetara, ez da zail generoko indarkeriarekin topo egitea han eta hemen. Horra, bada, egunkari honen arrazoia eta zentzua: ezin isildu injustiziaren aurrean; indarkeriaren salaketa ausarta egiten du egileak.
Magali ez dago bakarrik
John Andueza (Elkar, 2019)
Egun zailak bizitzen ari dira Bergarako institutuan, egun ilunak, egun korapilatsuak. Duela 15 egun, bertako bi ikasle gertakari ta-
malgarri batean nahastu ziren, biolentzia irrazionalaren atzapar zikinetan murgilduz. Geroztik, giroa endredatu samar dago: bai
eskolan, bai herrian, eta, oro har, baita Debagoiena bailara osoan ere. Hain da mingarria biolentzia. Batez ere, neska-mutil gazteak kolpatzen dituenean
Komunikazio EzBortitza: bizi-hizkuntza bat
Marshall B. Rosenberg (Txatxilipurdi Elkartea, 2020)
Gatazkak errazago konpontzen hasteko; nahi dena exijentziarik gabe eskuratzeko; besteen beharrak entzuteko; harreman pertsonalak eta profesionalak indartzeko, eta norbere ahalmenari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.