Hobekuntza lanak landa eremuan

Aiurri 2022ko aza. 27a, 13:00

Buruntza eta Leizotz auzoetako herri-bide publikoetan hobekuntza eta mantenu lanak hasiko dira. 

Seinaletikari dagokienez, Marijose Izagirrek zuzentzen duen departamenduak adierazi duenez, "Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko finantzaketa lerro baten laguntza jaso da, eta hilabete honetan bertan hasi da Udala Leizotz eta Sorabillako baserri eta etxebizitzetan izendapen seinale berriak jartzen".

Herri bideen konponketa-lanak

  • Erramuta-Garate bidea (Sorabilla). Belkoaingo hormigoizko bide publikoan esku hartzea. Jada pitzatuta dagoen zoruaren 5 tartetan jardutea. Konpondu beharreko azalera 240 m²-koa dela kalkulatu da.
  • Sorotxiki bidea (Buruntza). 80 metro inguruko hormigoizko zati batean jardutea aurreikusten da, Sorotxiki baserrian ura sartzea ekiditeko. 240 m²-ko azalera estimatua.
  • Mendiola bidea (Sorabilla). Sorabila auzoko ur-hornidura lanek kalteturiko 50 metro inguruko harrizko betelan zatia. Obraren exekuzio ezegokiak Borda eta Koskaran baserrien bide asfaltatura material arrastada probokatzen du, beraz, hormigoia botatzea proposatzen da. 
  • Koskaran bidea (Sorabilla). Koskaran baserriko beheko sarbidean agertzen ari diren pitzadurak konpontzea, baserriko sarrera arriskuan jar baitezakete. Konpondu beharreko zatiak bidearen 100 metro lineal ingururi eragiten dio. 
  • Segurtasun-hesiak hainbat bide publikotako tarteetan (Leizotz). Leizotzeko bizilagunek hala eskatuta, zenbait zati aztertu dira, galtzadatik irten eta maila desberdinetara erortzeko arriskua egon daitekeelako. Jarduketa 4 zatitan egitea proposatzen da, eta tarte bakoitzeko 20 metro lineal inguru hesi jartzea, jarraian adierazten diren lekuetan: Ubaneko bidegurutzea, Kaskabeltzako kurba, Asuko bihurgunea eta Garroko bihurgunea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!