ETB2ko "Historias a Bocados" saioa Leizotz auzoan grabatu dute

Aiurri 2022ko aza. 27a, 20:00

Joseba Argiñano, Isidoro Fernandezekin eta Joxe Ramon Berrondorekin grabazio egunean Antzizar baserrian

Saioa azaroaren 28an, astelehenarekin, 22:30ean emitituko dute ETB2n. Joseba Argiñano aurkezlea Leizotz bailarako zenbait biztanleekin edo bailararen gainean zer esatekoa badaukaten pertsona ezagunekin osatuko du saioa. Hain zuzen, Xabier Cabezon, Jon Mikel Arruabarrena, Joxe Ramon Berrondo, Isidoro Fernandez eta Joxe Mari Oiartzabal agertuko dira bertan.

  

Xabier Cabezonekin batera Leitzaran bailaran bizikleta-ibilaldia egingo du saioa, hasteko; Cabezon aipatu bailarako historiaz, ondareaz eta kulturaz informazio ugari zabaltzen duen leitzaran.net web orriko arduraduna da. Ondoren, Jon Mikel Arruabarrena Mizpiradi sagardotegiko sagardogilea bisitatuko du. Eta bukatzeko, Plazaolako bidean, Antzizar baserrian bizi diren Isidoro Fernandez aktore eta idazlearekin eta Joxe Ramon Berrondo irakasle eta musikariarekin egingo du arratsaldea, hizketan. Joxe Mari Oiartzabal musikari eta konposatzailea batuko zaio hirukoteari, eta Antzizar baserria gogoan hartuta osatutako daukan abestia interpretatuko du. Saioan barrena, sukaldean lanean ariko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!