[Postarien greba]

"Correoseko plantillak jasaten dituen lan eta soldata baldintza prekarioak jasanezinak dira"

Aiurri 2022ko aza. 28a, 07:56

Estatu mailako eta Euskal Herriko sindikatuek greba deitu dute gaurko, Correosen. Deitzaileen argudio nagusia hauxe da: "Azken urteetan erosteko ahalmena galdu egin da: % 20 inguru lan-kontratuko langileentzat eta % 25 funtzionarioentzat, lantokietan langileen gabezia sistematikoa, prekarietate larria eta lan-presio etengabeak, bai eta kalitatezkoa izan beharko lukeen posta-zerbitzu unibertsal baten prestazio oso txarra ere".

Antza, Correoseko hitzarmen kolektiboa eta akordioa 2011koak dira, 2013ra arteko iraupena zutena. Harrezkero, luzatuta dago, beste hitzarmen bat sinatu arte. LAB Posta atalak horrela laburbiltzen ditu zientzu diren langileen eskariak: "Errebindikazio-taulako eskarien artean, soldatak, osagarriak eta abar KPIarekin lotzeko soldata-berrikuspenaren klausula sartzea, asteko 35 orduak ezartzea, egiturazko plaza guztiak benetan betetzea eta mende honetan galdutako milaka lanpostu berreskuratzea daude".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!