Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien edizio berria, asteazken honetan Basteron

Aiurri 2022ko aza. 28a, 08:07

2019ko edizioko argazkia.

Aurtengo 8 finalisten artean bi irabazleak iragarriko dira: Kazetaritza arlokoa eta Komunikazio arlokoa.

Ekitaldia Bastero Kulturguneko Auditorioan izango da, azaroaren 30ean, iluntzeko 19:00tan hasita.

Hauexek, finalistak:

Kazetaritza Saria

  • Amaia Lekunberri Ansolak ekoitzitako "Anorexia, bestelako gerturapen bat". Zer dio jateari uzten dionak, jateari uzten dionean? izenburuko Larrun monografikoa.
  • ETBren "Aske bizi" dokumentala-
  • Miel A. Elustondok Berria  egunkarian argitaratutako "Tonban ehortzirik" erreportaje sorta.
  • ETBren "Biba zuek" magazina.

Komunikazio saria

  • enpresabidea.eus webgunea.
  • Aiaraldea komunikazio proiektua.
  • Aiora Probatxoak Youtuben duen jarduera.
  • aikotaldea.eus, Aiko Dantza taldeak sorturiko komunikazio proiektua.

 

Ekitaldi berean Elixabete Garmendia eta Patxi Baztarrika omenduko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!