Irunen eta Andoainen arteko aldiriko tren zerbitzua bertan behera geratu da

Aiurri 2022ko aza. 28a, 09:01

Une honetan tren ugari pilatuta daude Andoaingo tren geltokian, ez-ohiko irudia osatuz.

Hamarnaka herritarrek ezin izan dute lanera eta ikastetxeetara bidaiatu gaur goizean, Andoain eta Irun arteko Renfeko aldiriko zerbitzua eten dutela medio.

Gainera, aurreikusi gabeko gertakaria izan denez, ez dute ordezko autobus zerbitzurik jarri. Azpimarratu beharra dago, asteburuko etena iragarria zegoenez, Renfek autobus zerbitzua jarri zuela; gaur, aldiz, Donostian eraiki duten behin-behineko geltokia irekitzekoa zen, Abiadura Handiko geltokia berria egin arte.

Andoaingo estazioan trenak pilatzen ari dira eta, asko dira geltokian itxaroten ari diren herritarrak. Hainbatek, beren kexa adierazi dute Renferen aurreikuspen ezarengatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!