Azken kontsumo-bonoak ostiral honetan eskainiko dituzte, Salkineko egoitzan

Jon Ander Ubeda 2022ko aza. 28a, 18:09

©Udala

2220 dagoeneko banatu dira herrikideen artean, eta 80 dira saltzeke daudenak. Abenduaren 2an, ostiralarekin, Salkin elkartean salgai izango dira. Egun hau eta gero, ez da aukera berririk izango.

25 euroko bonua erostean, Andoaingo Udalak ematen duen laguntzari esker, 50 euroko erosketa egin ahal izango da Andoaingo dozenaka dendetan.

Salkin ordutegia:

  • Abenduak 2, ostirala: 10:00-14:00 / 16:00-20:00.
  • Egoitza: Agustin Leitza kalea, 11 zenbakia.
  • Prezioa: Bonuek 50 euroko balioa dute eta 25 euroko prezioan saltzen dira. Erabiltzeko epea: 2023ko urtarrilak 6.

Mari Jose Izagirre: “Kontsumo-bonuen Gabonetako kanpainak 115.000 euroko inbertsio zuzena ahalbidetuko du herriko merkataritzan eta ostalaritzan”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!