[AZKEN ORDUKOA]

Andoaingo ur hornidura sarean etenaldiak egingo dituzte, gauerdian hasita

Aiurri 2022ko aza. 29a, 20:09

Andoaingo Udalak arratsaldean iragarri du ekimena. Datozen hiru gauetan etenaldiak egingo dituzte gauerdiko 00:00tik goizeko 07:00ak arte. Ohar bidez adierazi duenez, etenaldiak laburrak izango dira, “batez beste 30 minutukoak”.

Andoaingo Udalaren ahotan, “ezinbestekoa” da

“Azterlan hau ezinbestekoa da, udal zerbitzuan hobekuntzak egin ahal izateko, ur kontsumoak murriztu eta kudeaketa jasangarriago bat burutu ahal izateko”

Sortu daitezkeen eragozpenen aurrean Udalak pazientzia eta lasaitasuna eskatu die herritarrei.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!