Azken festa antolatu duzue abenduaren 2rako. Nori zuzenduta dago?
Familiei, nerabeei ere. Baina, oro har, euskaltzale guztiei. Arratsaldeko 18:00tan hasiko da ospakizuna, Goikoplazan. Merienda edo askaria eskainiko dugu euro batean. Eta horrez gain, Egape eta Klaap dantza taldeen emanaldia, zozketa berezia eta Beietz! zeltiar musika taldearen emanaldia.
Zer nabarmenduko zenuke Andoaingo Euskaraldiko batzordeaz?
Belaunaldi ezberdinetako kideak egon gara lanean, eta hori niretzat garrantzia handikoa da. Aberatsa izaten ari da esperientzia. Bada aipatu behar den beste aldagaia: Batzordearen zama emakumeengan dago. Emakumeok atera dugu aurrera Euskaraldia.
Txapa banaketan oso argi geratu zen diodana. Kale Nagusian zabaldu dugun egoitzatik ehunka herrikide igaro da, eta harrera lanean eta izen-ematean emakumeak izan gara nagusi.
Balorazioa egiteko goiz da. Zein izan da zure esperientzia?
Egongo da denbora behar bezala aztertzeko. Andoainen sortu den dinamika indartsua izan da, batzordean hori da aipagai duguna. Baina parte-hartzea aurrekoa baino apalagoa izan da. Den-denek ez dute izena eman, eta ez dira txapa bila pasa. Itzalita somatzen dugu Euskaraldia, eta antza denez inguruko herrietan ere antzera gertatzen ari da.
Bukatu aurretik festaz goza dezagun.
Hori da! Euskaltzale guztiak gonbidatuta daude
Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.
.