Enpresabidea.eus webgunea eta Miel. A. Elustondo, Rikardo Arregi Kazetaritzako sarituak

Aiurri 2022ko aza. 30a, 22:08

Enpresabidea.eus webguneak Komunikazio Saria jaso du eta Miel. A. Elustondok Kazetaritza Saria. Patxi Baztarrikak eta Elixabete Garmendiak, berriz, Rikardo Arregi Ohorezko Mugarri bana jaso dituzte; Rikardo Arregi sariei emandako bultzadagatik lehenak, eta euskarazko kazetaritzan izandako ibilbideagatik bigarrenak.

Komunikazio Sarian, Aiaraldea komunikazio proiektua, Aiora Probatxoak eta aiokotaldea eus. dantza taldea izan dira beste hiru finalistak.

Kazetaritza Sarian, Elustondok Amaia Lekunberri Ansolak ekoitzitako anorexiari buruzko lana, ETBren Aske Bizi dokumentala eta ETBren Biba Zuek saioa izan ditu lehiakide.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!