Andoaingo kultura-aniztasunerako ekintza-plana aurkeztu dute Udaletxean

Aiurri 2022ko abe. 1a, 13:51

Maider Lainez alkateak, Ana Sanchez Gizarte Zerbitzuetako arduradunarekin eta Elkarrekin Kooperatiba Txikiko langileekin batera, “Andoaingo kultur aniztasunerako 2022-2026 Ekintza Plana” aurkeztu dute.

Andoaingo Udalak, Elkarrekin Kooperatiba, EHU eta Asmoz Fundazioaren laguntzarekin, azken hilabeteetan Andoaingo hainbat udal-sail, ikastetxe, elkarte, gizarte-erakunde eta GKErekin batera egindako partaidetza- prozesua jarri du abian.

Komunitate-lan horren emaitza plan hau dela, kolektibo desberdinek dagoeneko gauzatzen dituzten ekintzak biltzen eta, gainera, proposatu diren neurri eta politika berriak ere jasotzen dituela, azpimarratu du Lainezek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!