Gabonetako kultur programazioa aurkeztu dute

Jon Ander Ubeda 2022ko abe. 2a, 12:51

Gabonetako Haur parkea Allurralden, Urte Zaharreko lasterketa, Goazen ikuskizuna eta kontzertu-sorta Basteron, beste ekitaldi askoren artean. Sarreren salmenta abenduaren 15ean jarriko da martxan.

Gabonetako hitzorduak

  • Abenduak 17. Olentzero eta Mari Domingi Etxeberrieta plazan izango dira, txikienen eskutitzak jasotzeko; goxoki eta txokolaterik ez da faltako.
  • Abenduak 24. 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Espigoira.
  • Abenduak 28, 29, 30. 11:00-13:30/ 16:00-20:00. Gabonetako Haur Parkea Allurralden.
  • Abenduak 31. 20:00-21:30 / 01:00-03:30.Disko festa.
  • Urtarrrilak 5. 18:30. Errege Magoak. Zumea plaza-Goikoplaza.

Kontzertuak

  • Abenduak 30. Zumea plaza: Black Smoke eta Dukkha.
  • Urtarrilak 2. Bastero: Eñaut Elorrieta.
  • Urtarrilak 3. Bastero: Go!azen 9.0.
  • Urtarrilak 4. Bastero: Mikel Erentxun.
  • Urtarrilak 6. Bastero: Olatz Salvador.

Kaleko jarduerak

  • Abenduak 17. Urki dantza taldearen gaztain-jatea eta Gora Kaletxiki txarangaren kalejira.
  • Abenduak 30. Bertso-poteoa eta txalaparta.
  • Abenduak 31. Olagain txistulari elkartearen kalejira.

Sarreren salmenta

Kulturguneko bazkideentzako aldez aurreko salmenta abenduaren 12an hasiko da eta publiko orokorrarentzako salmenta abenduaren 15ean. Basteroko leihatilan eta Internet bidez eskuratu ahal izango dira, Kutxabanken webgunean. Sarrera guztiek 12 euroko prezioa izango dute, baina bigarren sarreratik aurrera 10 euroko prezioa izango dute. Haurrentzako ikuskizunen prezioa 6 eurokoa da.

"Gustu eta adin tarte ezberdinei zuzendutako programazio anitza"

Mari Jose Izagirre Ekonomia Sustapen, Enplegu eta Gazteria zinegotziak ohar bidez zabaldutako mezuan adierazi duenez, “ez da faltako haurrentzat bereziki pentsatutako jarduerarik, gustu eta adin tarte ezberdinei zuzendutako programazio anitzarekin. Era berean, barrualdeko eta aire zabaleko jarduerak uztartuko dira, herriko kaleak dinamizatzeko”.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!