Hitzordu ugari, gehiegi, abenduaren 3an

Jon Ander Ubeda 2022ko abe. 2a, 13:16

Aita Larramendi ikastolak Euskararen Nazioarteko Egunean antolatu ohi duen ekitaldiarekin ez ezik, agenda bete-betea dator: La Salle Berrozperen Neguko Azoka, Bigarren eskuko azoka Zumea plazan, Elkartasun eguna, Gabon-kantak Basteron...

Bigarren eskuko azoka, Udalaren eskutik

Norberak erabiltzen dituen gauzak besterentzat erabilgarriak izan daitezke. Postuetan zehar, berrerabilpena sustatu nahi da. Zumea plazan izango da, 10:00ak eta 14:00ak artean.

Gabon Azoka, La Salle Berrozpe ikastetxearen eskutik

Azoka solidarioa izango da. Ikasleek bildutako jostailuak eta ipuinak ikusgai jarriko dituzte. Gainera, neguko arropa eraman ahal izango da "Etxeak berotuz" izeneko postura. 11:00tan hasi eta 13:00ak arte zabalik izango da azoka, Goikoplazan.

Euskararen eguna, Aita Larramendi ikastolaren eskutik

Eguraldiak lagunduz gero, Juanita Alkain plazatik Zumea plazara kalejiran abiatuko dira Elektropottotte eta erraldoiekin batera. Juanita Alkain plazatik kalejiran abiatuko dira, Zumea plaza aldera. 12:30ean, Zumea plazan, dantzak, abestiak, talogileak eta abar.

Elkartasun eguna, Irunberri elkartearen eskutik

12:00tan Kontzentrazioa egingo dute Txitibar plazako biribilgunean, ondoren kalejira eta bazkaria elkartean. Arratsaldean, Mexikortxo eta Malkogarriyak eta gauean DJak.

Bigarren eskuko azoka, Udalaren eskutik

Norberak erabiltzen dituen gauzak besterentzat erabilgarriak izan daitezke. Postuetan zehar, berrerabilpena sustatu nahi da. Zumea plazan izango da, 10:00ak eta 14:00ak artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!