Abenduaren 10ean Andoaingo Hirigintza Planari buruz hitz egingo dute Urigainen

Aiurri 2022ko abe. 2a, 13:58

Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak "Zer dago N-1aren atzean?" izeneko hitzaldi bat antolatu du Urigain Kultur Etxean, hilaren 10ean, eguerdiko 12:00tan. Bertan izango da, besteak beste, Xabat Petrikorena andoaindarra, zeinak, “Andoaingo hirigintza ardatz duen etxebizitza auziarekiko hurbilketa” ikerketa lana egin zuen. 

Imagen

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!