Andoain Euskaraldia'22

Adostasunaren garrantzia

Aiurri 2022ko abe. 4a, 10:01

Andoainen ordezkaritza politikoa duten alderdiek adierazpena argitara eman dute, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Egunak bat egiten du Euskararen Legea onartu zeneko 40. urteurrenarekin. Adierazpenean aipamen ugari egiten zaio adostasunari, aurrera egiteko adostasunak duen garrantziari.

Hauxe da Euskararen Nazioarteko Egunean aurten aldarrikatu nahi duten adierazpenaren mamia: "Euskararen aldeko atxikimendua bilatzen duten ekimenetan frogatu da zein garrantzitsua den adostasunez jokatzea. Euskaraldiak, adibidez, denon begien bistan agerian jartzen duenez, adostasuna du euskarak aurrerabiderako lema, erabileraren aldeko gizartearen eta norbanakoaren konpromiso tinkoarekin batera, ekimen publiko eta pribatuaren arteko lankidetzarekin batera, elkarren onespen zintzoarekin batera".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!