Etxe Erregionalek Gabon Kanten Jaialdia ospatu zuten Basteron

Aiurri 2022ko abe. 5a, 11:08

Hogar Extremeño elkarteak eta Gipuzkoako Etxe Erregionalen elkarteak antolatuta, Galizia, Extremadura eta Andaluziako Etxe Erregionalen abesbatzek Gabon Kanten jaialdia ospatu zuten Basteron, joan den larunbatean. Alberto Agirre Abesbatza ere gonbidatuta abestu zuen jaialdian. Argazki-bilduma eta bideo-sorta, ikusgai:

Honatx, Patricio Prietok aurkeztuta, jaialdian parte hartu zuten abesbatzak:

1.- Galiziako Etxeko Xistral Abesbatza (Donostia).

2.- Extremadurako Etxeko Flor de Jara Abesbatza (Tolosa).

3.- Alberto Agirre Abesbatza (Andoain).

4.- Galiziako Etxeko Aturuxo Abesbatza (Gazteiz).

5.- Extremadurako Virgen de Guadalupe Abesbatza eta Dantza Taldea (Donostia).

6.- Andaluziako Etxeko Semblante Rociero Abesbatza (Lasarte-Oria).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!