Trukean oinarritutako azoka ospatu zuten Goikoplazan

Aiurri 2022ko abenduaren 5a

Gabon Azoka ospatu zuten Goikoplazan larunbatean, La Salle Berrozpe ikastetxeak antolatuta. Azoka berezia da hauxe, txanponik gabekoa, jostailu edo liburuen trukean oinarritzen dena; etxetik artikuluren bat eraman behar da, eta besteren bat jaso, nahi bada. Trukaketaz gain, gerturatu zirenek arropak edo mantak uzteko aukera eduki zuten, eta baita gaztaina erreak jateko ere. Argazki-galeria eta bideoa, ikusgai:  

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!