Formakuntza saioak antolatu ditu kristau talde batek

Aiurri 2022ko abe. 9a, 08:18

Caritaseko ekimena, artxiboko irudian

Andoaingo Sinodo Dinamizatzaile Taldeak iragarri duenez, lehena datorren abenduaren 19an izango da “Behartsuen zaintzan, behar handiena dutenen zaintzan” izenburupean. Arratsaldeko 19:00tan izango da San Martin elizaren aretoan, Eguneko egoitzaren ondoan.

Ohar bidez zabaldu dutenez, "Andoaingo parrokiek lan saio batzuk programatu ditugu Elizbarrutiko Caritasen gidaritzapean. Eta honen bidez herritar guztiei luzatu nahi diegu gonbidapena".

Egitaraua:

  • Pobretasunaren errealitatea ezagutzea. Abenduak 19.
  • Giza eskubideak, dignitatea, zuzentasuna… Urtarrilak 16.
  • Etorkinak, beste kulturetatik datozenak. Otsailk 13.

Gaboneko otoitza

"Gabon deialdian gaudenez, Andoaingo parrokiek, datorren astean izango den Otoitz Saiora  gonbiatzen dizuegu:    Abenduaren 12an, astelehena, arratsaldeko 7etan, Santa Krutz parrokian"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!