Gabonak | Andoain

Olentzero eta Maridomingi haurren eskutitzak jasotzen izango dira Etxeberrietan, datorren asteburuan

Aiurri 2022ko abe. 11a, 17:47

Abenduaren 17an, larunbatarekin, haurrek gutuna zuzen-zuzenean Olentzero eta Maridomingiri emateko aukera izango dute. Arratsaldeko 18:00tatik Aurrera izango da, Etxeberrieta plazan.

Arratsaldea auzoan bertan igarotzeko modukoa izango da. Auzo elkarteak gaztainak eskainiko baititu. Eta Kotoi elkartean, bestalde, txokolatea eta bizkotxoak eskainiko dituzte.

Gabon giroko larunbata, abenduaren 17koa

Gabon giroko eguna izango da, goizean hasita. Urki dantza taldeak gaztain-jatea antolatu baitu Juanita Alkain plazan. Eguerdiko 12:00tan hasiko da ekitaldia. Zumea plazan hasita, bestalde, Gora Kaletxiki txaranga musika joz ibiliko da kalez-kale.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!