Inauterien antolaketari ekiteko lehen bilera deitu du Udalak

Aiurri 2022ko abe. 11a, 18:20

2023ko otsailaren 16an Ostegun gizena ospatuko da, eta otsailaren 19ra bitarte desfile eta ekitaldi ezberdinak antolatuko dira. Astelehen honetan antolaketari ekiteko bilera deitu dute, Basteron. 19:00tan hasiko da.

Bestalde, desfilean parte hartzen dutenei informazio garrantzitsua: Urtarrilaren 10ean amaituko da desfilean izena-emateko epea, eta baita dirulaguntza eskaera egiteko ere. Karroza prestatzeko lokala behar duenak ere, eskaera egin beharko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!