Gabonak | Andoain

Euskalduna futbol taldeak Gabonetako kanpusa antolatu du

Aiurri 2022ko abe. 12a, 11:47

Bi txandetan banatuta, Euskalduna futbol taldeak Gabonetako kanpusa antolatu du 2009 eta 2014 urte bitarte jaiotako gazteentzat. Izena emateko azken eguna abenduak 18 izanen da. 

Lehen txanda abenduak 28tik 30era bitarte izango da eta 50 euro balioko ditu. Bigarren txanda urtarrilak 2tik 5era bitarte izanen da eta 65 euroko prezioa edukiko du. Bi txandetan parte hartu nahiez gero, 105 euro ordaindu beharko dira. Ordutegiari dagokionez, goizeko 09:00tatik 13:00era arte izango da. Horrez gain, kirol materiala oparituko dutela diote.

Informazio gehiagorako jar zaitezte kontaktuan Euskalduna futbol taldearekin, sare sozialen bitartez edota Ubitartera bertaratuta. Izena internet bitartez egin beharko da edo klubeko posta elektronikora idatzita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!